XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta hezkuntz egitasmogintzan, irakasgai desberdinetako gai-bilketan eta berorien garapen eta aplikazio-denboren bat etortzean gauzatzen da.

Adibidez, Matematika eta Marrazketako Simetria gaiari dagozkionak; Fisika eta Matematikako Bektoreei dagozkien gaiak; Testu-azterketari dagozkionak, direla historiko, literario, linguistiko, filosofikoak, Euskara, Historia, Filosofia, Ingelesa etabarreko irakasgaietan.

Disziplinartekotasunaren kasuan, gai desberdinek amankomun eta bateraturik zer duten aurkitzen datza planteiamendua, nahiz eta lehen begiradan ezer ez dutela iruditu eta ikuspuntu horren arabera hezkuntz egitasmogintza osoa egitean, hain zuzen ere.

Adibidez, Batxilergo Orokor honetan, Ekologia planteia daiteke gai desberdinen arteko ardatz integratzailetzat eta Fisika, Biologia, Natur Zientzien bidez, ikasleen ekologi ikuspegi hau garatzen eta sakontzen lagunduko duten gai eta alorrak egituratu.

Beste ardatz bat, Disziplinartekotasunaren integrazio-mailatik bederen, sail bateko edo zenbaitzutako gai desberdinen artean ikasleek prozesu intelektualtzat hartzea nahi diren prozesu berberak aurkitzea izan daiteke eta gai desberdinetako programak, prozesu horien inguruan egituratzen dira.

Adibidez, Batxilergo Orokor honetan, ikasleek behakuntza prozesua garatu behar dutela erabakitzen bada, prozesu honen inguruan bilduko dira, Natur Zientziak, Fisika eta Kimika Laborategian eta Geografia bezalako gaietako datuak eta guzti horiekin bilduma bat osatzeko eta ikasleak gai horietako datuak erabiliz, behakuntza prozesu hori bereganatu eta aplika dezan lortzeko.

Disziplinartekotasunaren barnean eta aipatuez gainera, ikuspuntu desberdinak ere badaude ardatz integratzailearen planteiamenduan irakasgaiek edo Arloek amankomun eta bateraturik zer duten aurkitzeko eta aukeratzen denaren arabera noski, hezkuntz egitasmo eta aplikazio desberdinak lortuko dira.

Dena den, hezkuntz hautapen hauek, programa-berrikuntza dakarte berekin eta irakaslearen hezkuntz ihardunean metodologi berrikuntza berenganatu behar dute Irakaskuntza aktibo baten printzipioen ikuspegi orokorretik begiraturik:(...).